martes, 25 de noviembre de 2014

Hona hemen Poutarrek sortu duten proiektu berria. Beraien aldizkari propioa!! Zorionak bikote!!

martes, 11 de noviembre de 2014

Euskadiko Boulder Txapelketa 2014

Larunbatean ospatu zen Euskal Herriko Boulder Txapelketa eta bertan egon zen Gontzal Aguirre parte hartzen. Finaletarako sailkatu eta azkenik bost edo seigarren postua lortu zuen sub20 mailan. Hau da sailkepenetako bideoa. ANIMO GONTZAL







domingo, 26 de octubre de 2014

EL AFILADOR 6C

Hau bai lortu dugu...



Dolor de dedos. Proiektu proiektu...

Bigarren eguna baita ere Dolor de dedos blokean. Blokearen pausu zailena egitea ez dut lortzen,,, espero dut hesi psikologiko hori laster pasatzea.







Dolor de dedos. saiakerak.

VENTURI 7B. Proiektua.

Zapatuan Santa Gadean egon gara berriro ere Gontzal eta biok. Goizean bero handia egin du eta  baldintzak ez dira hoberenak izan. Arratsalde partean, lagun gehiagorekin batera hodeiak etorri dira eta egoera hobetuz joan da. Venturi eta Dolor de dedos proiektuak, proiektu izaten jarraitzen dute oraindik ere. Bideoan ikusten da bigarren egun honetan egin ditudan saiakera guztiak, ondo ikusi eta entzuten da amorrua eta goitik irtetzeko ezintasuna. Espero dut laister lortzea. Gontzalek aurrerapauso haundiak eman ditu Dolor de dedos-en. Aupa Gontza laster goitik aterako zara!!







Proiektuan eman dudan bigarren eguna.


lunes, 20 de octubre de 2014

PROIEKTUA 2014 Venturi 7b

Proiektu berria . Venturi 7b (beti gidaren arabera).  Bloke hau aspalditik daukat buruan, blog honen azala apaintzen duen argazkiari dagokion blokea da. Orain, benetan goraino heltzearen helburua daukat. Gainera, saiakera guztiak paretangoran jartzen joango naiz, zuekin, boulderrak eskatzen duen esfortsu, konstantzia eta  ilusioak konpartitu nahi baitut. Espero dut urte honetan kateatzea. Formato hau jarraituko dut beste bide batzuekin ere, "dolor de dedos" delakoarekin adibidez.

VENTURI    7B

Don Talón (HD)

Asteburu honetan Santa Gadean egon gara eta bloke berri bat zabaldu dugu. Erreza da, 6a gutxi gora behera.. Famatua den "dolor de dedos" bidearen ondoan dago, eskumaldean dagoen koba txikitsotik sartuta justu aurrez aurre dagoena da. Printzipioz ez du ematen inork gure aurretik egin duenik, horregatik izena jarri diogu. Don Talón.