lunes, 10 de diciembre de 2007

Azkenean ROKODROMOA GALDAKAON!!



Oraingoan badirudi egia dela Galdakaoko Udalak esaten duena. El Correon berria ikusi ondoren, gauza egia dela ematen du, gainera, Galdakaoko udalaren web orrialdean ere jarri dute. Urte askotan (3-4) eskatzen ibili ondoren, badirudi gero eta zaletu gehiago diten kirol honi bide bat zabalduko diotela gure herrian. Ezinbestekoa zela uste dut, kirol munduan atzean geratu nahi ez duen herri batentzat. Ia ia urte bat itxaron beharko dugu, baina, egingo dutela ziur jakiteak, gehiago entrenatzeko gogoak areagotzen dizkit. Espero dugu eginda dagoenean (ondo eginda badago) jendea hurbiltzea, eta asko erabiltzea (nik behintzat erabiliko dut). Oraidik ez dakigu zein enpresak egingo duen, baina, boleto gehien dituena Tarrago da. Nahi duenak egin dezala, baina ondo!
Ez egin kaka bat mesedez!

Bertan dituzue berrien link-ak:
ElCorreodigital
Web de Galdakao

No hay comentarios: