miércoles, 23 de enero de 2008

Poutarrak etxean !! (eta igandean 11:30-etan etb 1-en!)


Dagoeneko badaude etxean Poutarrak. Beraien 7 pareta 7 kontinentea bukatu egin dute antartidako azken abenturarekin. Beraiek jarri diote izena egindako mendi honi, "zerua peak" , eta baita beraiek kateatutako bideari, "Azken paradisua". Dudarik gabe abentura izugarria izan da.

Etb-k lasten dokumental bat aterako du non poutarren zazpi paretak azalduko dituzten. Aurretik, bai Iker eta bai Enekok, zuzenean azalduko dituzte beraien azken bidaiaren nondik norakaok, URTARRILAREN 27-AN 11:30-ETAN. (kirolez kirol programan)
Zorionak Pouanaiak !!

No hay comentarios: