sábado, 12 de diciembre de 2009

Super oporrak Albarracinen


Pasadan asteburua Albarracinen pasatu dugu Diana eta biok. Niretzako ezin hobea izan da, beste amets bete bat.

Ostiralean koltxoneta berria erosi eta Larunbat goizean abiatu ginen Albarracinerantz. Hiru gau, lau egun genituen aurretik. Egun paregabeak blokea egiteko, orain arte albarracinen izan ditudan egunik hoberenak. Gauzak horrela, egun guztietan hurbildu gara blokeetara

Lehen egunean “ cabrerizo” sektorea bisitatu genuen, bertan, Dianak bikain atera zituen bere mailako blokeak. Hanka gehiegi
empotratu eta beltzune ederrak egin zituen. Daukan guztia eman du egun guztietan, besoak minduta eta gorputza hoztuta ere ez da geldirik egon. Oso ondo kari!!

Nire aldetik, bloke ugari egin ditut lehen eta bigarren saiakeretan, 6c-7a mailakoak nire ustez. Proiekturen bat ere utzi behar izan dut, irteeran behin baino gehiago eroriz. Motibazioz gainezka bueltatuko naiz.

Hauek izan dira gure oporrak:




























































































































































































1 comentario:

Diana dijo...

ya veras cuanto tiempo va a tener que pasar hasta que se me quiten los mega-moratones...


oso ondo kari!!!