martes, 7 de septiembre de 2010

On

Berriro etxean, eskalatu ezik denetarik egin dugu opor hauetan. Azkenean ezin izan ginen rokodromo erraldoi horretara joan, denbora falta baitgeneukan Holanda osorik ikusteko.

Hala ere, pilak kargatuak ekarri ditut, eta gogo ikaragarriak berriro eskalatzen hasteko. Aurten ere eskalatzeko denbora harrien azpian bilatu beharko dudalakoan nago, baina nahiz eta oso azpian egon, aurkitu egingo dut. Asmoa berriro ere forma hartzea da, astiro, denbora gehiegi baitdaramat eskalatu barik.

Ez dago helburu finkorik momentuz, baina etorriko dira, ziur.

Eskerrik asko nitaz gogoratu eta blog honetan, nire bizitzaren nondik norakoak irakurtzera sartzen zareten guztioi, sarean dauden mila gauzen artean, momentu baterako nire bloga aukeratzen duzuenoi alegia.

Espero dut laster kateaketa berriak ipini ahal izatea, gradu berrien atean nago, pauso bat eman eta pasatzea besterik ez daukat buruan.
New actualization
Atzo "Las Rozas" -en egon ginen. Oso ondo denboraldia hasteko. Gainera bi bloke zabaldu nituen. "Durum eta muy durum" Durum, zeharkaldi baten irteera da, muy durum, zeharkaldia eta guzti eginez. Durum egin nuen, muy durum ez. Bueltatzeko irrikitan nago orain.

No hay comentarios: