Gaur, Juanmiri email bat bidaltzea erabaki dut, eta baita ere esandakoa zuekin konpartitzea. Kritikak onartzen ditut, zuen itzia alegia.
"Kaixo Juanmi!
Rokodromoaren inguruko nondik norakoak ditugu mintzagai oraindik ere. astelenetik ostiralera lanean nabilela, ez daukat aukerarik zurekin hitz egitera joateko, honegatik email baten bitartez bidaltzen dizut nire iritzia, beti ere gustura irakurriko duzulakoan. Zure arreta ezinbestekoa baitugu rokodromo operatibo bat bilatzearen bidean, polikiroldegikoen arreta, aspaldi galdu genuelarik. Letra asko ikusita ez beldurtu eta osorik irakurri mesedez, konstruktiboa da, benetan.
Lehen gauza, entzun dut rokodromoaren garapenerako presupuesto bat eskatu nahi dela. Egingo dituzuen hobekuntzak egin aurretik, konsultatzea eskertuko nizuke, edozein eskalatzeileri konsultatzea ondo egongo litzateke, baina nik, lehen egunetik arduratuta nagoela ikusita, nire aholkuak entzutea bereziki gustatuko litzaidake, hau, beti realista eta konstruktiboa izango delarik. Roko asko ikusi ditut, eta oso argi daukat rokodromo egoki eta on baten irudia.
Rokodromora gero eta jende gehiago hurbiltzen da, eta egoera hobetu beharra dagoelakoan nago. Aspaldi, rocodromoa ireki zenean, zurera joan behar izan ginen eskalada presak ipintzeko baimenaren bila. Baiezkoa jaso genuelarik. HOrrela, erabaki bat hartu genuen zigor eta polikiroldegiko arduradunekin. Presak ipini nahi genituen bakoitzean, bulegoan eskatu beharko genituzke, eta bukatzerakoan, presa kutxak berriro bulegora eraman, eta ez rokodromoan libre itzi, edonork lapurtzeko moduan.ZIgorrek burubelarri jarraitzen zigun presak egunero hartu bai, baina gero berriro bulegora bueltatzeko. (esan beharra daukat, presak ondo gordetzearena gure aholkua izan zela eta ez bere ideia). Orain, akordio hori badirudi ahaztu egin duela, edo agian interesa galdu duela, edonori ematen baitizkiote presa kutxak, gero rokodromeoan geratzen direlarik mundu guztiarentzat eskuragarri, motxilan sartu eta etxera perfektamente eramateko moduan. Zergaitik guk, rokodromo operatibo bat lortzeko ametsarekin hasieran permisoa eskatu bahar izan genuen, eta orain edonork ipini eta aldatu ditzazke presak? Eta txarragoa dena, zergaitik ez dira gero berri¡ro ere gordetzen? dagoeneko hartuta dagoen erabaki bat izanda? Zertarako eman genituen orduak (eta egunak) presak jartzen eta bakoitzaren lekua bereziki pentsatzen orain nahi duenak aldatzeko? Inoiz ez dut ikusi bulder baten nahi duenak presak aldatzeko aukera izatea, inoiz.
Mesedez, logika aplikatu, zertarako darama urte bat baino gehiago armairu itxi bat rokodromoan? Zergaitik ez da behintzan zabalik geratzen, arropak gordetzeko? Zigorri eskatu zitzaion giltza duela urte bete, nahiz eta erantzuna baiezkoa izan, armairuak itxirik dirau. Ulertezina.
Egunero egunero eskatu behar dugu argiak piztea, polikiroldegiko beste gela bat izanda, (beste guztiak bezala) ezin dut ulertu zergatik argiak ez dauden beti piztuta, gainerako beste aretoetan bezala.
Prentsan argitaratu zenutena kolpe oso baxua izan zen beti arauak errespetatu ditugunontzan, orain nire familiak eta askorenak, rokodromora erretzera joaten garela uste dute, bakarrik kirol bat entrenatzera joanten garenok, zergatik aguantatu behar dugu hori orain? Beti arauak errespetatu, sarrera ordaindu, orain nire amak bertara erretzera noala pentsatzeko, pasatu ziñenen. Arauak errespetaraztea ondo dago, baina ez kirola gauza zeriontzat hartzen dugunon irudia zikinduz.
Betiko asuntua ere or dago, rapeletara igotzeko eskileren arriskua. Argi dago konponbide argiena, eskilera bakar bat erdian egitea izango zela, hala ere, goraino mantenimendukoak bakarrik igotzeko baimena eduki beharko zutelarik. Inoiz ez dut rokodromo batean, libreki eskileretatik gora igotzeko aukera ikusi. Orain momentuan, hezia kendu zenutenetik, benetan arriskutsu daude bulderraren pareko eskilerak, mesedez, ez itxaron berrio zerbait larria gertatu arte hobekuntzak egiteko, ez da beharrezkoa.
Mesedez, edozein obra egin aurretik niri kontsultatzea edo behintzat nire aholkua entzutea eskertuko nizuke, beti saiatuko naiz gauza logikoak eta beste leku batzuetan aspalditik eginak dauden gauzak aholkatzen. Lehen egunetik arduratuta nagoela ikusita, merezi dudala uste dut.
Eskerrik asko benetan zure arretagatik, badakizu bereziki eskertzen dizudala entzutea, eta nirekin oraindik ere hitz egiteko prest egotea. Ondo segi.
Eskerrik asko. "
No hay comentarios:
Publicar un comentario