viernes, 12 de agosto de 2011

Abuztuak 12. kronika


Gaurko eguna ona eta txarrak izan da aldi berean. Goizetik, eguraldi bikainak lagunduta, Bony d´Envalira bide ferrataren bila joan gara. Eta bilatu bakarrik egin dugu, ez baitugu aurkitu.

Eski estazioko aparkalekuan aparkatu eta pista batetik gora abiatu gara. Nekatuta eta nahiko galduta bidetik zetorren quad bat gelditu dut bidea zekien galdetzeko. Tipoa bertakoa dela esan dit baina ez zekiela ezta ferratarik zegoenik... Kriston mesedea egin digute, Diana eta biok bakoitza quad baten igo eta pistatik gora eraman gaituzte. Uste genuen leku on bateraino. Bertatik gora marra hori batuzk ikusi omen behar genituen. Ez dugu ezer aurkitu. Azkenean, bueltak emateaz oso nekatuta, berantza joan gara berriro...

Kotxea hartu eta eskalada gune batera joan gara eguna hobetu nahian. Lekua polita, eta bista politekin, bideak aldiz, nahiko eskasak nire aburuz. 4. graduko bide bat bakarrik egin dugu, eta berriro kotxera. Kanpin, barbakoa, eta paretan. jeje. Argazkiak:

Bide ferrataren bila...



Agulles d´Engolasters eskalada tokia.




No hay comentarios: