sábado, 6 de agosto de 2011

Kronika. Andorra 2

Bigarren eguna Andorran. Kirol aukera amaigabeen arteanBTT egiteko bide, mendi igoera eta jeitsierak potenteak direla ematen du. Gu gurera.

.Gaur egun ona izan da, eguraldiak aukera eman digu bide ferrata bat eta pixka bat eskalatzeko.

Goizean " Canal de la mora (variante)" ferrata egin dugu. Ordu bateko bidea, erreza eta lasaia. Lehenengoa izateko ez da txarto egon, beroketa ona hurrengo egunetarako.

Arrastian eskalatzera joan gara, "cascada de Urina" -ra. Lekua oso polita da, bideen erditik kaskada bat pasatzen delarik. Bideak aldiz, nahiko itsusiak iruditu zaizkit. Pixka bat zikinak eta harri aske askorekin. Normala igual 4 eta 5. graduko bideak bakarrik egin baititugu. Berotzeko baita ere.

Hona hemen egindakoaren krokis eta argazkiak. Ferratan ez dugu argazkirik atera kamarak ez zeukalako bateriarik.

Gidaren azala:



Canillo-ko Ferraten ikuspegi orokorra:



Egindako Ferrataren Fitxa eta krokisa:




Gure kanpin denda berria:


No hay comentarios: