domingo, 5 de febrero de 2012

Hazia, sustraiak, hostoak eta fruituak. Landarea. Eskalada.

Pasa dira urte batzuk altuera buruan sartu zitzaidanetik. Gertu zegoen nire bizimodu aldaketa, nire ametsen gai barria, eskalada.

Txikitan, zuhaitzen azken hostoetaraino igotzen nintzen, zenbat eta gorago, orduan eta libreago. Ez nekien oraindik, zuhaitzak paretengatik aldatzerakoan, bizimodua ere aldatuko nuela. Gorputzak eskatzen zidan altuera, abentura, sentimendu berrien bilaketa etengabea, eskalada oraindik, ezagutu ere egiten ez nuelarik.

Baserrian eduki nuen nire lehen kontataktua altuera, soka eta arnesarekin. Lehen gauza patrozinatzailea bilatzea izan zen, Aita. Material guztia berak erosita, ezinbesteko laguntza eta guraso guztiek eukingo ez zuten oniritziarekin, zuhaitzak eskalatu, rapelatu eta tirolinak egiten hasi nintzen. Nire buruak imaginatzen zituen gauza guztiak erreatitate bihutzen nituen, beharrezkoak ziren lan orduak, niretzako jolas ordu paregabeak bilakatuz. Horrela, orduak eta orduak pasatzen nituen zuhaitzetatik gora eta behera, inoiz ustelduko ez zen zen fruitua eman behar zuen landarearen hazia jartzen.

Zuhaitzetatik hormetara pasatu nintzen, larba txikia munduko tximeleta ikaragarrienean bihurtu zelarik. Ikastolarekin egindako egunpasa batetan, Urdulizeko hormak ezagutu nituen. Ez zegoen atzera egiterik, konturatu gabe, landareak metro askotako sustraiak botata zituen.

Soka berria erosi, eta asteburuan Aita eta Ama nituen nire abenturen lehen mailako kazetari. Aitak egindako korapiloan konfidantza guztia jarrita, Urdulizeko rapela askotan egin nuen. Azkenean Amak, ikastaro bat egitera eta gauzak ondo egitera bultzatu ninduelarik.

Landareak sasien gainetik atera zituen hostoak, horrela, espeziea handitzea zen bere helburu bakarretarikoa.

Ingurukoak disfrutatzen ikusteak askotan nire disfrute propioak baino gehiago arduratu nau. Beti saiatu naiz nire ingurukoak kontagiatzen, lagunak, familia, familiaren lagunak... eskalatzera eramaten, fruituaren haziekin landare barri asko ereiten. Ereindako hazi asko ez dira atera, baina beste asko, itzalen artetik eguzkirako bidea bilatzen dute.

Landareak, oraindik ere haziz betetako fruituak ematen ditu, eta beti egongo dira, hodeiak, hor, sustrai hauek ureztatzeko prest. Orain, lehorte garaietan eskaladak laguntza berri bat beharko du, eta hor egongo beharko gara gu, txis egingo duen aingeru bihurtzeko prest.

Ideia berri asko ditut buruan, nire buruan daudenean, denon buruetara pasatzen dira, denon artean, errealitate bihurtzeko.

Motibazioa ez dadila inoiz usteldu, jarrai dezala beti sentimendu berrien etengabeko bilaketa, edozein forma edo modutan, PARETANGORA BETI

No hay comentarios: