Aspaldiko proiektuak berreskuratzeko momentua da. Proiektu zaharrak, proiektu berri bihurtu ditut oraingoan. Sarritan ez da erreza motibazioa
berreskuratzea hilabete batzuk geldi egon ondoren. Gelditzera behartu ninduen atzamarretako
lesioak ez dira sendatu, baina motibazioa geldiezina da.
Baltzolako koban ditudan proiektuak egitea daukat helburu, egia esan nahikotxo
kostatzen ari zait indarrak berreskuratzean, eta antzinako leku berdinean behin
ta berriz erortzeak burua jipoitzen dit.
Baina, motibazioa ez dut galtzen, eta egin nahi dudana egitera iritsiko naizela
ez daukat dudarik. Ez dakit noiz, zenbat lan egin beharko dudan, baina gogoak ez zaizkit falta. Berrio diot,
atzera goaz aurrera ez bagoaz.
Proiektu zaharrak kateatu ezinik, proiektu eta ilusio berriek lan honetan
lagunduko didatela pentsatzen dut, beraz, bide berriak buruan sartzeko unea da, bide zaharrei buruan daukaten lekua kendu
gabe.
Espero dut aurrera egitea, niretzako terapia izan den eta beti izango
den kirol hau egiten jarraituko dut beti, eskaladak biltzen dituen modalitate
guztietan. Momentu bakoitzean, gorputzak eta buruak eskatzen didanari
erantzunez. Bidea luzea da, baina nire esku dagoen guztia egingo dut ahalik eta
azkarren helmugara heltzeko.
Esatea bide batez, Aupa Gontzal! zorionak zure kateaketagaitik!
Youtuben trasteatzen, bideo hau berreskuratu dut: Aupa Gaizk!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario