martes, 23 de julio de 2013

Berriro martxan!!!!!!

Lesio baten ondorioz, denbora luzez egon naiz katu oinak jarri gabe, duela bi edo hiru hilabete berriro jarri gara martxan. Sokarekin bueltatu naiz, blokea,  apur bat aldera utzita, nire atzamarrak prest daudela ikusi arte.

Bueltan, Baltzolara joan naiz gehienbat. Bertan, aspalditik gogoan daukadan proiektu bat kateatu nuen sarrera txikian. Lau egun eta sei edo zazpi saiakera behar izan ditut bidea kateatzeko. 7b mailako bidea omen da. Astiro astiro banoa erritmoa hartzen. Koba handian, aspaldiko “kuki” eta  lesioaren ondoren probatzen hasi nazen “planeta renco y los turistas” bideak ditut orain buruan.


Asteburuan Fresnedon egon gara, psikoblok txapelketan. Egun bikaina pasatu dugu bertan. Antolaketa oso ona eta giro paregabea. Espero dugu urteak eta urteak jarraitzea. Txapelketan bidearen erdian erori nintzen, sailkaketarako inongo aukerarik gabe…. Laster bideoa.



No hay comentarios: