lunes, 3 de marzo de 2014

CLIMBAT BILBAO



 
Berri  onak eskaladarako, bada gutxi gora behera hilabete bat CLIMBAT BILBAOK bere ateak ireki zituenetik.  Rokodromo eta eskalada gune gutxik eskaintzen dute  egoitza berri honek eskaintzen dituen aukera guztiak….  Hauen artean, eskalada ikastaroak txiki zein helduentzat, entrenatzeko aukera bukaezinak,  eta  bezeroenganako arreta ezin hobea.
Txiki zein helduentzako  kirol eskaintza  handituz doa horrelako leku berritzaileei esker. Gure garaien futbolaz gain aukera gutxi genituen  kirol desberdinetan murgiltzeko… Eskertzekoa da gure pasioa den eskaladagatik apustu egiten duten enpresek  euskal lurraldea  aukeratzea egoitza berriak ireki eta eskaintza handi hau eskaintzeagatik.
Duda barik pasa zaitezte Ballontitik,  momentu ahaztezinak biziko ditugu batera.

No hay comentarios: