Mostrando entradas con la etiqueta ganguren mt. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ganguren mt. Mostrar todas las entradas

martes, 2 de febrero de 2010

Superconstrucciones. Rokodromoa

Eta rocodromoaren gaiarekin jarraituz, bertan Juanmik idatzitako gutuna eta nire erantzuna. Ez daukat ezer Keni Sotok egindako proiektuaren aurka, erabat adoz nago, eta ahal dudan guztian lagunduko dut. Hala ere, Ganguren MT ak orain arte izandako jarrera ezin dut onartu. Rokodromoak denbora luzea darama zabalik, baina egoera oso penagarrietan, non egon da ganguren orain arte? Zuek erabaki.

Momentuz,Juanmik idatzitako korreoa kentzea erabaki dut, nire erantzunarekin, berak idatzitakoa imaginatu daiteke. Nire iritzi soila.


Ba lehenik eta behin eskerrik asko erantzuteagatik.

Beti esan dut zuk, entzuten gaituen bakarrenetarikoa zarela, eta rokoa egitearen % 90 zuri zor dizugula. Baina, zuk urtarrilaren 8 rako edo deituko omen zenidan, eta ez zenuenez zure hitza bete, nire haserrea areagotu egin zen.

Bestetik, ezagutzen ditut Gangurenen proiektuaren nondik norakoak, berandu nire aburuz. Gutxik gogoratzen dugu Ganguren MT –ak rokodromoaren lehen pausuetan egin zuen lana. Ez zuten ezta eskaera gutun bat idatzi, nik idatzitako gutuna udalera bidali besterik ez. Ezin dut ulertu, nola orain, behin eginda, rokodromoaren jaun eta jabe egin nahi diren. Duela 15 urte Bazkide izanda ere, ez naiz beraien jarrerarekin inoiz ados egongo.

Gainera, ez dut uste nik zuri kaña sartu behar dizudanik, daukazun karguak kaña hori sartzera behartzen zaitu, herritarren nazkaren beharrik gabe.

Rokodromoaren gaia, ulertezina da. Berriro ere galdetzen dut nola egon daiteke polikiroldegi baten barruan argirik gabeko gela bat (6 Hilabete), dena bustirik, eta orain, udarako egongo dela, udan, ez da rokodromorik behar, udan dagoeneko entregatuak egon beharko ginateke…noiz egongo da prest? Abuztuaren 15- etik 30-era? Eta luzeegia iruditzea harritu egiten zaitu? Juanmi, bi urte baino gehiago daramagula rokodromoa erdi eginda ikusten, eta errepikatu egin behar dut , nigatik eta Aritzarengatik izan ez balitz, gaur, oraindik, Galdakaoko rokodromoan eskalatzea ezinezkoa izango zela. Eta zuk, euroa ordaintzeaz bakarrik arduratu zinen, hori izan da zure borroka?

Beti eskertuko dut bereziki zuk egin duzun lana, eta argi dago gauzak lortzeko norbaitek borrokatu egin behar duela, baina niri, ez didate horretarako ordaintzen, bestela ez nintzateke orain nire etxean gai honi buruz idazten egongo. Agian zapatu orotan egongo nintzateke lanean, kexatu gabe, askok kobratzen duten erdiarekin ere. Daukagun lana gogotsu egin behar dugu, bestela utzi diezaiogun aukera, guk baino gogo gehiago dituen norbaiti.

Eta nire lanagatik entrenatzeko leku bat eskatzen nuen ordainetan, besterik ez, ez didate ordaindu. Hala ere, bertan nago, oraindik ere zuri email hau erantzuten.

Eta orain, amaieran, atzamar bat ere mugitu ez dutenak, rokodromoaren jabe. Zer egin du gangurenek? Zenbat batzar zurekin? Zenbat aldiz joan dira rokodromoaren egoera ikustera joan? Zenbatetan eskatu dizute argia jartzea? Benetan behar zenean zergatik ez zituzten presak jarrik? Eta orain jabeak izan nahi dira.YO FLIPO. Amorrua, inpotentzia.

10 urte itxaroten, bat eginda eta itxita, beste bat obretan, argirik gabe, presarik gabe, materialik gabe, gaur egungo egoera, penagarria… argi gutxi, hanka apurtuak, oztopoak. Lehen egunetik gauzak ondo egiteagatik burrukatzen, nola sentitu behar naiz?

Zuk ere nire ulertu, eta erantzungo didazulakoan,

Eskerrik asko.

Mikel Ugarte.