martes, 18 de diciembre de 2007

Dima RockMaster 08


Badago prest Dima RockMaster web gunea. Bertan, aurreko urteetako informazio ugari aurki daiteke, parte hartzaileak, postuak... eta bideo batzuk ere. Web gunean Dima RockMasterraren inguruko nondik norako guztiak azaltzen dira, aurreko edizioetako laburpenak, ondorioak, argazkiak eta beste gauza asko, baita eskalada munduaren inguruko berriak ere. Gainera, 08 edizioaren programa ere jarri dute, nahiz eta data zehatzik ez jarri (Master Dimarock 08 nazioarteko ekitaldia antolatzeko daten eskaera “International Federation of Sport Climbing (IFSC)”n egina dago, nazioarteko ekitaldien datak finkatzea erakunde honi dagokio eta). Momentuz uste dut ezin dela jakin zein hilabete eta egunetan izango den, baina informazio guztia biltzen duen web gune hau dagoela jakitea ez dago gaizki. Datak finkatzen dituzten heinean, bertan jarriko dituzte lehenbizikoz seguru asko, beraz, noizbehinka sartzea besterik ez daukagu. Ez dakit legala izango den, baina bertan jartzen dizuet Dima RocMaster 08-ko programa: (lagundu besterik ez dut nahi)

EGITARAUA

Martitzena
09:00. Umeentzako ekitaldia. Ikustaldi gidatua Baltzola Kobara eta eskalada saioak rokodromoan.

Eguastena
09:00. Umeentzako ekitaldia. Ikustaldi gidatua Baltzola Kobara eta eskalada saioak rokodromoan.

17:00. Mendi, turismo eta bidaiak azokaren irekiera.
19:30. Erakusketarien produktu eta eskaintzen erakustaldia.

Eguena
09:00. Umeentzako ekitaldia. Ikustaldi gidatua Baltzola Kobara eta eskalada saioak rokodromoan.
17:00. Mendi, turismo eta bidaiak azokaren irekiera.
19:00. Erakusketarien produktu eta eskaintzen erakustaldia
20:00. Nazioarteko kirolari onenen eskutik Dry Tooling erakustaldia.
22:00.Nazioarteko lehen mailako eskalatzaile baten pelikula eta berbaldia.

VIERNES
09:00. Umeentzako ekitaldia. Ikustaldi gidatua Baltzola Kobara eta eskalada saioak rokodromoan.
17:00. Mendi, turismo eta bidaiak azokaren irekiera
19:00. Erakusketarien produktu eta eskaintzen erakustaldia
20:00. Nazioarteko lehen mailako eskalatzaile baten pelikula eta berbaldia.
22:00. Master Dimarock 08ko lehen froga. Lehiaketa hau “flash” erara burutuko da.

Zapatua
08:30. Dimarockeko I. Mendi Maratoi-Erdia
10:00. Mendi, turismo eta bidaiak azokaren irekiera
11:00. Erakusketarien produktu eta eskaintzen erakustaldia
12:30. Dimarock 08 Nazioarteko Openaren Sailkapen-Froga.
18:00. Dimarock 08 Nazioarteko Openaren Finalak.
22:00. Master Dimarock 08ko bigarren froga. Lehiaketa hau “bista” erara burutuko da.

Domeka
12:00. Baltzola Master Dimarock 08 harkaitz eskalada txapelketa.

No hay comentarios: