Lehiaketen denboraldia amaituta, badirudi Patxik arrokan ere ahalmen bereziak dituela. Honela, Patxik inork egin ez duena egitea lortu du, 8c+ BIZTAZ. Horrela izatekotan, zailtasun hau biztaz eskalatzen duen munduko lehena litzateke. Baina ez da patxik azken egunetan egin duen gauza bakarra, gainera, bi 9a+, hiru 9a eta 8c bat kateatu du (azken hau biztaz).
Eta ez da guztia. Urtea ondo amaitu nahian "La Rambla bide" mitikoa ere kateatzea lortu du, hau lortzeko saiakera gutxien behar izan dituen eskalatzailea izanik. Kateaketa honen bideoa ikusi dezakezue katuoinak.tv-n, non eskalada munduaren inguruko bideo ugari agertzen diren, beraien artean Pou anaien Antartidarako bidaiaren bideo txiki bat (merezi du web gune hau bizitatzea). Patxirekin jarraituz, oraindik ere jarraitzeko baitauka, Iker Pouk ekipatutako eta kateatutako "mendeku (9a) bidea kateatzea lortu du, bidea errepikatzen duen lehena izanik.
Askok pentsatzen genuen Patxik rokodromoan bakarrik zeukala indarra, baina dirudienez, arronkan ere munduko hoberena izan nahi du. Dudarik gabe oso oso gogor dago, onartu behar.Nahiz eta batzuk bere izateko moduarekin adoz ez egon, uste dut momentuan dagoen eskalatzaile onenetarikoa dela, onena ez bada. Eta gainera gure hizkuntzan hitz egiten du.
Aupa Patxi !!
No hay comentarios:
Publicar un comentario