
Duela hilabete bat gutxi gora behera kateatu nuen bide hau lehenengo batzarreraino, hamargarren saiakeran. Zazpigarren graduan egiten dudan bigarren bidea izanda (lehena ipurtzulo) ondotxo dakit hori ez dela nire maila. Hala ere, pozik nago, Baltzolatik agertu gabe denbora asko igaro ondoren, (inoiz ez nahiz Baltzolara gehiegi joan) eta entrenamendu bat jarraitu gabe, ez rokoan ez mendian, bidea kateatu nuen hamargarren pegean. Nire 7c -ko lehen bidea izateko ez dago batere gaizki, eta are gehiago nire zazpigarren graduko bigarren bidea izateko.
Argi dago Baltzolak engainatu egiten gaituela, eta bide zailak, edo hobeto esanda graduazio altuko bideak beste leku batzuetan baino errazago ateratzen direla. Hala ere, niretzako eskalada mota oso polita da, mugimendu gogor eta politak dituelarik. Jende askok, graduazio baxuagoko bidea asko probatzen ditu, graduz igo aurretik. Nire kasuan esan beharra daukat ez nuela 7c egitea bilatzen, baizik eta betidanik begirunez begiratu dudan bide horretatik igotzea baizik. Bide azpian jarri eta beti izan dut igotzeko irrika, eta egun batean saiatzen hasi nintzen, mugimenduak ateratzen, hamar saiakeraren ondoren lehenengo katera iritziz, ez dago batere txarto Baltzolara urtean bitan joaten den batentzat. Gradutik at, bidea oso gustoko dut, eta motibatu egiten nau, leku batera iritzi, gustoko dudan bidea begiratu, eta inoiz egin ez dudan mailako bide horren amaieraraino iritzi naitekeela ikustea.
Baltzola berriro ere utzi dut, nirekin bertara joatea benetan nahi duen soka lagun berri bat aurkitu arte behintzat. Utzi aurretik, azken egunetan “Bizkarroiak” probatzen aritu nintzen, bi saiakeraren ondoren, ez dut kateaketa hain urrun ikusten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario