
Euskal eskalatzaileak zoriondu beharrean aurkitzen gara oraingoan. Denboraldi ez oso egoki baten ondoren, badirudi gure Patxiri zoriona itzuli zaiola. Asteburu honetan Europako txapelketa izan da Parisen, non Patxik, EUROPAKO TXAPELDUN izatea lortu duen. Txapelketa orotan lehen maila lortzeko borrokan dabilen Ramon Julianek bosgarren lekua hartu du. Azken txapelketako zoritxarrek munduko kopatik nahikotxo aldendu dute eskalatzaile Eibartarra. Hala ere, Europako txapeldun izatea ez dago batere gaizki. ZORIONAK PATXI !!

Hala ere Patxi ez da ondo dabilen eskalatzaile euskaldun bakarra. Gorka Karapeto, bikain dabil azken boladan. Zortzigarren mailako bide batetik jaitsi eta ezagutzen ez duen bati 6a bat nola egin azaltzen dion eskalatzaile eta pertsona bikain honek “lolo masterren” bideoetan ikusten ditugun bide famatu ugari horiek kateatzeaz gain, (Rollito sharma extension (8c), Ingravid eskerps (8c) y Digital system (8c); por Rodellar encadenando Pata negra (8c) y Iron man (8c); por Lezaia resolviendo Legez kampo (8c) y Milxtor (8c) y por su querida cueva de Baltzola para hacerse con Nuska (8c/c+)). “Sistematik ihes” (9a) Ekaitz Maizek zabaldutako bidea ere kateatzea lortu du. Gorka gogor dabil, eta oraindik sarritan berri on izango delakoan nago. Espero dut berarekin mendian sarritan aurkitzea, elitean dagoen eskalatzaile hau, maila apalagoko asko baino umilago eta lagunkorragoa baita. Jarraitu horrela Gorka!!
(
argazkiak: desnivel.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario