
Berriro etxean. Dagoeneko Albarracinetik bueltatu gara, eskalatzeko gogo berdinekin. Eskuak pixka bat matxuratuta, baina eskalatzeko gogo gehiagorekin. Gure herriak oraindik ez digu mendizale edota eskalatzaile izateko aukerarik ematen, baina guk izaten jarraitzen dugu. Urte bat gehiago albarracineko bidaia paregabea izan da. Denbora txarra egin duen arran, eskalatzeko aukera izan dugu ia egun guztietan. Taldeko kideak eskaladan lehen pausoak ematen ari dira, beraz, gogor -gogor, Gaizka eta biok besterik ez diogu eman. Nire aldetik, pozik nago, nahiz eta gehiegi eskalatu ez dudan, eta zure mailako eskalatzaileekin eskalatzen duzunean bezala pasatu ez dudan. Bloke pila bat atera ditut, asko 7a mailakoak, baina askotan blokean beharrezkoa den “pike”-rik gabe. Dudarik gabe bikain pasatu dut, baina bloke gogorragoak egiteko ahalmena daukadala era badakit. Graduak ez du axola, baina askotan gradu altuagoko blokeak politagoak izaten dira. Bideo dezente grabatu ditugu, onenak aukeratu bitartean, hemen dituzue argazki batzuk. Eta bideo bat. (gehiago jartzen joango nahiz).
No hay comentarios:
Publicar un comentario