jueves, 23 de abril de 2009

Niretzat.


Inork irakurtzen ez duen blog fantasma honetan idazten jarraitzen dut. Blog honetan ez da inor sartzen, baina nik nire ideiak argitaratzen jarraituko dut. Zergatik? Arrazoi ezberdinak daude, blog hau niretzako egiten dut, nire gogoetak airera botatzeko, norbaitek hartu nahi baditu, hartu ditzala, eta bestela, geratu daitezela airean, nirekin, niretzat. Nire kasuan, eskaladan emandako pausoak ez dira inoiz famatu egiteko modukoak izango, baina uste dut famatu horiek dituzten eskubide berdinak ditudala nire bidaiak eta gogoetak nonbaiten argitaratzeko. Ondoren zuek erabaki, irakurri edo ez.

Gogoratu pixka bat beherago argazki batzuk eta bideo on bat dagoela.

No hay comentarios: