miércoles, 10 de agosto de 2011

Abuztuak 10. Kronika

Gaur eguraldiak berriro lagundu du eta bi ferrata egin ditugu. Goizetik, bokatak eta material guztia prestatuta, kotxea hartu eta lehen bidearen bila joan gara. 20 minututan gutxi gora behera sant vicenç d´enclar bide ferrataren hasieran. Bide nahiko lasaia, ordu bateko igoera. Hasieran pixka bat bertikala, gero ia guztia ezkerrerantz eta amaitzeko zati desplomatu bat, polita.

Jaitsi, bokata, kotxea hartu eta Erts- era joan gara, Roc de la coma d´erts bide ferrata egitera. Ibilbidea ordu batean egin dugu gutxi gora behera, krokisak markatzen zuena baino denbora gutxiagoan egin dugu. Nahiko lasaia, aurrekoaren antzekoa. Hasieran pixka bat bertikal, gero ezkerrera zati handi bat, zati batzuetan burdinezko heldulekurik gabe, hormaz bakarrik lagunduta. Amaitzeko bertikal oso luze bat, bista ederrekin.

"sant vicenç d´enclar" ferrataren argazkiak:








"Roc de la coma d´erts" Bide ferrataren argazkiak:











No hay comentarios: