Gaur bai!!Eguraldia oso ona izan da goiz goizetik. Eta ferratak egitea erabaki dugu. Hasieran hiru egin nahi genituen, baina bat itxita omen dago obra batzuen ondorioz. Beste biak egin ditugu, jarraian.
Kanpin bertatik oinez hasi dugu eguna, eta bost ordutan egin dugu abentura guztia. Lehenengo " roc del quer" bide ferrata egin dugu, 2 orduko igoera. Oso ona, polita eta momentu batzuetan unkigarria. Pillo bat gustatu eta asko disfrutatu dugu. Goian bokata jan eta hurrengo bidearen bila joan gara.
Lehenego bidea mendi puntan bukatzen denez, bide lasai batetik jaitsi gara ordu erdi inguru eta bigarren bidearen hasierara heldu gara, "canal del grau". (krokisean ondo ikusten da bide batetik bestera egin behar izan dugun ibilbidea). Berriro gora. Bidea oso polita, ordu bateko igoera. Baina pixka bat nekatuta egon garenez, neketsuagoa egin zaigu. Aipatzekoa bide honetan zubi tibetarrak eta kable zubiak. Nahiko laburrak dira gehienbat kable zubia.
Orokorrean gehiago disfrutatu dugu lehenengo bidean. Argazki oso politak irten dira. Batzuk pena merezi du handian ikustea.
Roc del quer bide ferrataren argazkiak:
"Canal del grau" ferratako argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario