domingo, 7 de agosto de 2011

Kronika. Abuztuak 7

Gaur esnatu garenean euria egiten zuenez Andorra la Vella-ra joan gara eguna pasatzera. Bertan egun guztia erosketak egiten pasatu ondoren (eskalada eta mendi dendetan diru ugari gastatuta)
Canillo herriko rokodromora joan gara, kanpinetik bost minututara.

Rokodromoa ikaragarria da, 33 metrotako orratz erraldoi bat. Bideak zailtasun handikoak dira, eta pixka bat ahaztuta dagoela ematen du. Tarteko batzarretaraino bakarrik igo gara, bideak gogorrak dira, eta erdian ezin igo gelditzea beldurra eman dit. Beste egunen baten hurbiltzen bagara saituko gara goraino igotzen, baina... ez dakit nik. Lekua paregabea da, rokodromoa inguratzen duten hormetan bide errez batzuk eta miniferrata bat egiteko aukera dagoelarik. Argazkiak:

1 comentario:

Xabier dijo...

Hurrengoan goraino !!!