Egun paregabea blokea egiteko Zapatuan Santa Gadean. Benetan gustora sentitzen zaren horietakoa, Aritza, Diana, Igarki eta ni. Tenperatura eta baldintza ezinhobeak. Sektore berri batean egon ginen lehenengo, polita eta bueltatzeko modukoa. Bloke batzuk egin eta betiko blokeak egin genituen. Dianaren aurrerapausoak harritzekoak dira, egun gutxitan teknika handia bereganatu du, eskalatzeko moduarekin ingurukoak motibatuz. Igarkik ere dexente gastatu zituen hatzamar puntak, bloke guztiak probatuz. Aritza gurekin eskalatzen egotea beti da berri ona, eta badirudi motibazioa ere berreskuratuz doala. Atera dituen argazkiak ere oso onak dira, asko eskertzekoak.
1 comentario:
Me estoy volviendo a motivar hasta yo je, je, je.
Publicar un comentario