Badirudi eguraldiak blokeroen alde jarraitzen duela, egun paregabeak eskeini dizkigu Albarracinen. Hiru egun topera blokatzen, denok. Dianak regletei borroka irabaztea lortu du, baita burua proiektuz betetzea ere. Julio eta Elvira, hasiberriak blokearen kontuan, uste zutena baino gehiago borrokatu dira blokeekin, hasiberriak izateari laster uko egin nahian. Iñaki itxaropenarekin hasi zen bigarren egunean, eta horrela, Esperanza (7a) blokea kateatu zuen 3. saiakeran. Anak ere, borroka gogorrak izan ditu blokeekin, batzuk irabazi dituelarik.

Nire aldetik ere asmoak erabat beteta bueltatu nahiz. Berotzeko egindako blokeez gain (askotan egindako blokeak errepikatuz) ikusten nituen 7a berri guztiak bakarrik egiten saiatu nahiz, azkenean zerbait gogorragoa egiten saiatzeko. Honela saiakera ugarien ondoren " Morivos personales" blokea (zutunik) egin nuen (1 eta 2. argazkian) . Baita ere proiektu eta asmo berri asko buruan. Berriro ere, kilometro asko egin ditut atzerako ispiluetatik begira, blokea egiteko egiten zuen egun bikaina Albarracineko pinudietan nola geratzen zen ikusten.








2 comentarios:
¡Ya veo que no paras!
Ondo! Ondo!
Asi es!! paretangora beti. jeje. Y aver si se reabre eskalando !! jee. Que las fotos de alpes tendras que poner... jeje. Benga!
Publicar un comentario