viernes, 6 de abril de 2012

Beste bat

Aspaldi egindako blokeen errepasoa jarraitzeko, hona hemen Santa Gadeako bloke onenetariko bat.  Aspaldi kateatu nuen bloke hau, Santa Gadearekin flipatzen hasi ginen egunetan... Igandean, errepikatu eta berriro grabatu nuen. Hala ere, badago emendik aurreko bideoren batetan.

Bidea pareta luze baten erdian dago, bertatik pasatu garen guztiok bere erakartze indarrak jasan behar izan ditugularik. Beste bloke perfektu bat: hasiera desplomatua helduleku onekin, ezkerretara zabaldu, blokeo postura, regleta mingarria, dinamiko, dinamiko, mantel eta gora.

Igandeko bideoa:


No hay comentarios: