miércoles, 4 de abril de 2012

Berotzen

Bi, hiru, ez dakit zenbat hilabete katuoinak jantzi gabe. Igandean denbora guzti hau berreskuratzeko helburuarekin joan nintzen Santa Gadeara. Monoa asetu nahian, nire besoek aguantatu zuten beste eskalatu nuen, atseden barik, edo etengabeko atseden mentalean.

Nekatuz deskantsatu.

Bideoan "La Lijada" blokea. Duela gutxi egin nuen lehenengoz, bloke oso ezagun batetan egonda ere, bide hau ez nuen aurretik ezagutzen. Erreza da, baina astiro astiro egin beharrekoa.

Igandean eguna hasteko eta gorputza pixka bat berotzeko eskalatu genuen bide hau. Baita bere ezkerrekoa ere, "hostion para el colchon". Beroketa amaitzeko pixka bat eskumarago dagoen 6a+ bat egin nuen, bideoko bigarren bidea. Bide guzti hauen erdian dago nire burua okupatzen duen proiektua.

Datorren asteburuan itzultzeko asmoa daukat, eta bide hau dagoeneko ametsetan kateatu dudanez, orain, errealitatean kateatzea besterik ez da falta. Datorren igandean.


No hay comentarios: