Mostrando entradas con la etiqueta patxi usobiaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta patxi usobiaga. Mostrar todas las entradas

lunes, 27 de octubre de 2008

Patxi usobiaga. Action directe


Usobiaga en uno de sus tientos a Action directe, legendario 9a de Frankenjura.
Foto: Bernardo Giménez


Patxi Usobiaga zoriondu beharrean aurkitzen gara gaurkoan ere. Lehiaketen arteko lasaitasun momentu honek, aukera eman dio arrokara irten eta Action directe bezalako kateaketa garrantzitsuak egiteko. Argi dago plafoian entrenatuta ere biderik gogorrenak kateatu daitezkeela. Patxik, bisita bat baino gehiago egin behar izan dio Frankejura eskola famatuari munduko 9a -rik ezagunena bere kateaketen zerrendan sartzeko. Dudarik gabe momentu oso onean aurkitzen da, Europako txapeldun, Arco rock masterren ere garaile, biderik garrantzitsuenak kateatuz… Zorionak Patxi!!

martes, 21 de octubre de 2008

Euskal eskaladari zorionak !!


Euskal eskalatzaileak zoriondu beharrean aurkitzen gara oraingoan. Denboraldi ez oso egoki baten ondoren, badirudi gure Patxiri zoriona itzuli zaiola. Asteburu honetan Europako txapelketa izan da Parisen, non Patxik, EUROPAKO TXAPELDUN izatea lortu duen. Txapelketa orotan lehen maila lortzeko borrokan dabilen Ramon Julianek bosgarren lekua hartu du. Azken txapelketako zoritxarrek munduko kopatik nahikotxo aldendu dute eskalatzaile Eibartarra. Hala ere, Europako txapeldun izatea ez dago batere gaizki. ZORIONAK PATXI !!

Hala ere Patxi ez da ondo dabilen eskalatzaile euskaldun bakarra. Gorka Karapeto, bikain dabil azken boladan. Zortzigarren mailako bide batetik jaitsi eta ezagutzen ez duen bati 6a bat nola egin azaltzen dion eskalatzaile eta pertsona bikain honek “lolo masterren” bideoetan ikusten ditugun bide famatu ugari horiek kateatzeaz gain, (Rollito sharma extension (8c), Ingravid eskerps (8c) y Digital system (8c); por Rodellar encadenando Pata negra (8c) y Iron man (8c); por Lezaia resolviendo Legez kampo (8c) y Milxtor (8c) y por su querida cueva de Baltzola para hacerse con Nuska (8c/c+)). “Sistematik ihes” (9a) Ekaitz Maizek zabaldutako bidea ere kateatzea lortu du. Gorka gogor dabil, eta oraindik sarritan berri on izango delakoan nago. Espero dut berarekin mendian sarritan aurkitzea, elitean dagoen eskalatzaile hau, maila apalagoko asko baino umilago eta lagunkorragoa baita. Jarraitu horrela Gorka!!

(argazkiak: desnivel.com)