Eskalatzeko gogoak ezin aguantatu Igandean Burgosera joan ginen. Konpania ona, eguraldi ona eta bloke onak... Giro bikaina eskalatzeko.
Nire aldetik egindako blokeak errepikatzen jarraitzen dut. Behin baino gehiagotan esan dudan bezala Santa Gadea leku berezia da niretzat. Bertan ordu asko pasatu ditugu eta leku hau ezagutzen hasi ginenean egindako blokeak errepikatzean zerbait berezia sentitzen dut. ZERBAIT BEREZIA SENTITU = MOTIBAZIOA
Bloke tipikoa Gadean, oso oso ona. Dinamikoa, hankak mugitu, monodedo, regleta, dinamiko, romo eta irten. Bloke perfektuaren definizioa. "monodedo" a bideoan ez da ondo ikusten, baina batzutan, naturak paradisua ikusi, ikutu eta sentitzeko aukera ematen digu. Santa Gadea. BULLDOZER.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario